Suhiltzaileak trebatzen

Ataria 2017ko ekainaren 2a

Gainditzen, Tolosaldea-Goierriko pertsona gorren elkarteko, Julian Rodriguezek hitzaldia eskaini die Tolosako suhiltzaileei. Sute egoera batean eta tartean pertsona gorrak egonda suhiltzaileek jakin beharreko hainbat pauta eskaini zizkien.

Esaterako, etxebizitza batek su hartzen duenean eta bizilagunek etxe horretan pertsona gorrak bizi direla dakitenean, suhiltzaileei jakinarazi behar diete. Edota, sua hartutako etxebizitza horretan jaioberriak, umeak bizi baldin badira, gutxienez, keinuak erabiliz pertsona gorrak eta suhiltzaileak elkar komunikatu behar dute, umeak badirela zehaztuz. 

Pertsona gorren etxebizitzetan sutea pizten denean, sutea dagoela jakinarazteko modua argi urdina erabilita izango litzateke. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!