Harri Jaia elkargune bihurtu da beste behin

Imanol Garcia Landa 2017ko ekainaren 1a

Harri Jaia ospatzen ari dira gaur Bedaion. Meza egin ondoren eta San Isidro prozesioan atera eta gero, hamaiketako oparoa egin dute Artubi elkartean. 60 pertsona inguru elkartu dira.

Bertan izan dira giroa alaitzen Unai Mendizabal eta Haritz Mujika bertsolariak batetik, eta Fidel eta Eba Dorronsoro aita-alaba trikitilariak, azken honen Alaitz alabaren laguntzarekin, bestetik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!