2017/06/09 - 2017/06/11 00:00

Oargi Mendi Elkartearen irteera

Oargi Mendi Elkartearen irteera
Tolosa

Ekainaren 9, 10 eta 11rako irteera antolatu du Oargi Mendi Elkarteak Tena aranera. Arroil jaitsierak egiteko asmoarekin. Gorgol, Os Lucas eta inguruko beste batzuk. Casa de Piedra (Panticosa) aterpetxean egingo dute lo. 

Ekainak 9, ostirala: arratsaldean atera Tolosatik eta Panticosako aterpera joan. 
Ekainak 10, larunbata: inguruko arroil pare bat egin, ondoren berriz aterpera. 
Ekainak 11, igandea: inguruko arroil bat egin. Gero arratsaldean etxera buelta.  

Eraman beharreko materiala: neoprenoa, arnesa, kaskoa, zortzia eta kaboa. Eskarpinak eta eskularruak oso gomendagarriak dira ura oso hotza egoten delako.

Oargin materiala alokatzeko aukera dago.

Izena emateko: 688698642 telefonoan edo info@oargi.org, azken eguna ekainak 5, astelehena, 20:30ak arte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!