Duela lauzpabost urte jarri zuten martxan, Tolosan Emakumeen Etxea egiteko egitasmoa. Ideiak bizirik dirau, baina denborarekin ez dute aurrerapauso handiegirik eman. Horregatik, proiektuari indarra eman eta parte hartzaile gehiago bildu nahi dituzte sustatzaileek.
Horretarako, datorren ekainaren 7an bilera antolatu du Tolosako Emakumeen Etxearen aldeko Taldeak, 18:00etan. Prozesuan parte aktibo izatea da nahia, eta helburura iristeko bidea azkartzea.
Horrela, gaian interesa dutenak deitu dituzte hitzordura. Emakume Etxeen funtzionamendua eta beren proposamena aurkeztuko dituzte.