Casa Julianeko haragia munduko 30 onenen artean

Tolosaldeko Ataria 2017ko maiatzaren 30a

Bloomberg aldizkariak zerrenda bat osatu du haragia hobekien prestatzen duten jatetxeekin, eta tartean da Tolosakoa.

Aspaldikoa zen Tolosako Casa Julian erretegiaren izen ona, txuleta parrila erretze horretan. Bada, Tolosatik nazioartera, Bloomberg.com webguneak munduko 30 haragi prestatzaile onenetan sartu du Casa Julian. Las Vegasen (AEB) hasi eta Tokyoraino (Japon), nazioarteko hainbat txokotako haragia gomendatu dute. 

Horrela, Tolosako erretegiarekin batera, Hondarribiako Laia eta Irungo Trinkete Borda ere ageri dira zerrendan.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!