Bi ibilbide prestatu dituzte. 07:30ean abiatuko da Bedaioko Abaetxeko lorategitik lehengo eta ibilbide gogorrena izango dena. Artubi (1262 metro) puntu garaiena izanik 23,5km burutu beharko dituzte parte hartzaileek. Bedaio, Larrondo, Artubi, Larrondo. Azkarate, Zarate, Ziziolako gaina, Jazkugaina, Eskoletxe, Bedaio ibilbidea burutuz.
08.30ean, berriz, ibilaldi laburragoa (Artubi mendia ez dute igoko). 10 urtetik gorakoentzako prestaturikoa, familientzat pentsaturikoa.
Ibilbidean hainbat anoa gune izango dira, ura, freskagarri eta jatekoak izango direlarik, bukaeran ohitura den bezala haragi egosi, txorizo eta salda izango dira parte hartzaileentzat.
Izen ematea 10€ izango da eta 14 urte azpikoak dohainik.