Usabal kiroldegiko igerilekua lepo bete da goizean goizetik, hegats igerilariak nahiz haien senide eta lagunak bertaratu baitira, Roberto Jauregiren omenezkora. Ez da lan erraza izan igerilekuko beroa jasatea, baina igerilariek animo oihuak jaso dituzte harmailetatik. Arratsaldean amaituko dira saioak.