Sabai-garabia jarri dute Usabalen, igerilekuan eta aldagelan

Ataria 2017ko maiatzaren 26a

Gaitasun mugatua duten umeen familiek eskatuta, hainbat inbertsio egin dituzte kiroldegian Tolosako Udalak eta Kirolzer-ek.

2015-2016 denboraldian, aulki hidraulikoa jarri zuten Tolosako Usabal kiroldegian, autonomia mugatua duten pertsonek igerilekura sartzeko erraztasun gehiago izan zezaten. Bide horretatik eta gaitasun mugatua duten umeen familiek eskatuta, udalak eta Kirolzer-ek beste hainbat inbertsio gauzatu dituzte azken hilabeteetan. Gaur, igerilekua eta banakako aldagela batean jarritako sabai-garabia inauguratu dute. Jon Tolosa izan da lehen erabiltzailea, Edurne Garmendia ama ondoan zuela. Pozik ikusi dira biak, eta eurentzat laguntza handia dela adierazi du Garmendiak, udalari eta kiroldegiko arduradunei eskerrak emanaz.

Sabai-garabiaz gain, banakako bi aldageletako ohatilak moldatu dituzte. Eta igerilekura gerturatzeko haur guztiei egokitzen zaien aulki berria iristear dagoela azaldu dute udal eta Kirolzer-eko ordezkariek.

Adierazpenak:

Edurne Garmendia, erabiltzailea:

Jabi Odriozola, Erreka kooperatibako teknikaria:

Cristian Fernandez eta Asier Martin:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!