Tolosako sanjoanak 2017

Eskopetarien txapelak, festaren iragarle

Tolosaldeko Ataria 2017ko maiatzaren 25a

Xabier Isasi, Olatz Peon alkatea eta Irune Elizegi.

Irune Elizegiren eta Xabier Isasiren 15AK1 lanak irabazi du 2017ko sanjoanetako kartel lehiaketa; 500 euroko ordainsaria jaso dute trukean.

Guztira 22 kartel proposamen aurkeztu ziren Tolosako Udalak egindako deialdira, eta horietatik zazpik egin zuten aurrera, herritarren botoak jasotzeko. Tolosako kultur etxean nahiz udalaren webgunean aukera izan da kartel gustukoena aukeratzeko, eta 1.904 pertsonak parte hartu dute aukeraketan.

Horrela, Irune Elizegi tolosarrak eta Xabier Isasi getariarrak egindako 15AK1 kartela suertatu da irabazle, 591 botorekin. Eskopetarien txapelak aukeratu dituzte aurtengo sanjoanak iragartzeko, eta krabelinek ere badute tartea lanean. 500 euroko ordainsaria jasoko dute trukean.

Beren iritzia eman dutenen artean, berriz, udalak kultur jardueretarako sarrera sorta zozkatu du, eta Maria Elizaran izan da irabazlea.

 

Lanak

Botoak kultur etxean

Botoak on line

Botoak guztira

“Sanjoan eguneko krabelin magia”

24

372

396

“15AK1”

94

497

591

“Alrededor de la Hoguera”

62

62

124

“Ur”

21

124

145

“SJT”

8

185

193

“Gaua sutan”

31

317

348

“Lau”

9

98

107

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!