Zigarrokinik ez!

Ataria 2017ko maiatzaren 25a

#Zigarrokinatolosa argazki lehiaketan 13 urtetik gorakoek parte hartzeko aukera izan dute, eta 150 euroko bi sari daude jokoan, helburua Tolosa ke eta zigarrokinik gabeko gune bihurtzea da

Tolosako Udalak, Osakidetzak, AECCk, Asuncion klinikak eta Tolosa-Goierriko Osasun Publikoko eskualdeak #zigarrokinatolosa argazki lehiaketa abian jarri dute Instagram sare sozialean.

13 urtetik aurrerako pertsonei zuzendutako lehiaketa izan da, eta 150 euroko bi sari banatuko dituzte. Antolatzaileek aukeratutako epai mahai batek erabakiko du argazkirik onena zein den, besteak beste, kalitatea, sormena eta gaiarekiko lotura kontutan hartuta. Eta argazkirik bozkatuenaren saria, Instragram sare sozialean atsegin gehien jaso dituen argazkia izango da. Bozkatzeko epea maiatzaren gaur amaituko da.

Sariak maiatzaren 31n, hau da, Tabakorik Gabeko Nazioarteko Egunean, antolatuko diren ekintzetan banatuko dira, eta besteak beste, argazki guztiak ikusgai jarriko dituzte 10:00etatik 20:00etara, Tolosako Trianguloa plazan.

INGURUNEAN ERE ERAGINA DU

Lehiaketaren helburua, tabakoak, oro har, osasunean eta zigarrokinak ingurumenean sor ditzakeen kalteez ohartaraztea da. Zigarrokina lurrera botatzean kontaminazio-iturri bihurtzen dela gogora ekarri nahi izan dute.

Zigarrokinak berehala egiten du herri eta hirietako estolderietarako bidea, eta jarraian gure ibaietan eta itsasoan amaitzen dutela salatu nahi dute. Eta zigarrokin batek zortzi litro uren kutsadura eragin dezake.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!