60 urteko bidea, antzokitik

Tolosaldeko Ataria 2017ko maiatzaren 25a

Udaberri dantza taldeko ikastaroetako neska-mutilek Ibilian gara ikuskizuna eskainiko dute, igandean, Leidor aretoan; taldearen 60 urteko bideari errepasoa emango diote.

Urteroko moduan, Udaberri dantza taldeko ikastaroetako neska-mutilak taula gainera igoko dira, ikasturtea biribiltzeko. Aurtengoa, ordea, berezia izango da: taldearen 60 urteko bidea egingo dute, antzokitik. Ibilian gara izenburua aukeratu dute, egitasmoarentzat.

4 eta 14 urte bitarteko 200 gaztetxok bat egingo dute oholtzan, 12:30etik aurrera, eta fikzioa, dantza eta musika uztartuko dituzte. Sarrerak eskuragarri daude jada, Leidor aretoko leihatilan, 4 euroan. Bestela, TOLOSALDEKO ATARIAko zozketan ere izena eman daiteke eskuratzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!