Berazubin bueltaka, Sahararen alde

Irati Saizar Artola 2017ko maiatzaren 21a

Mendebaldeko Sahararen aldeko elkartasun gune bilakatu da Berazubi estadioa. Buelta bat, euro bat lelopean, pistan korrika 105 buelta emateko erronka jarri dute. 

10:00etan hasi dira Sahararen alde lagundu nahi duten korrikalariak pistan bueltaka. Ikusita pistak 400 metro dituela, erronka 105 buelta egitea izan da, hau da, maratoi bat, aurrez hitzartuta zituzten taldeen artean. Pistaren lehenengo bi kaleetan maratoia egin duten taldeak aritu dira, eta beste parte hartzaile guztiek beste kaleetatik egin dituzte itzuliak. Ekitaldiaren leloak dioen moduan, Buelta bat, euro bat, egiten den itzuli bakoitzeko euro bat eman dute parte hartzaileek.

Tolosaldea Sahararekin elkarteak antolatuta, Maiatza Borrokan jardunaldiei amaiera emateko ekitaldia izan da Berazubin bueltaka ekimena. Uda hemen pasatzeko haur sahararrak ekartzen dituzte elkartetik aterpetxe batetara, eta horrek suposatzen duen gastuei aurre egiteko antolatu dute, besteak beste.   

 

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!