10:00etan hasi dira Sahararen alde lagundu nahi duten korrikalariak pistan bueltaka. Ikusita pistak 400 metro dituela, erronka 105 buelta egitea izan da, hau da, maratoi bat, aurrez hitzartuta zituzten taldeen artean. Pistaren lehenengo bi kaleetan maratoia egin duten taldeak aritu dira, eta beste parte hartzaile guztiek beste kaleetatik egin dituzte itzuliak. Ekitaldiaren leloak dioen moduan, Buelta bat, euro bat, egiten den itzuli bakoitzeko euro bat eman dute parte hartzaileek.
Tolosaldea Sahararekin elkarteak antolatuta, Maiatza Borrokan jardunaldiei amaiera emateko ekitaldia izan da Berazubin bueltaka ekimena. Uda hemen pasatzeko haur sahararrak ekartzen dituzte elkartetik aterpetxe batetara, eta horrek suposatzen duen gastuei aurre egiteko antolatu dute, besteak beste.