Bedaioko Asteburu Kulturalean, kirol solasaldia eta haurren eguna

Ataria 2017ko maiatzaren 19a

Larunbatean bi kirolariekin mahai ingurua izango da eta igandean haurren eguna izango da.

Larunbatean, maiatzak 20, 18:00etan mahai inguru bat izango da Leire Agirrezabala mendi lasterkaria eta bertako sega kirolean aritzen den Jokin Etxeberriarekin. Ondoren afaria izango da Artubi elkartean.

Igandean, maiatzak 21, haurren eguna izango da. 11:00etan mendi irteera bat egingo dute Nafarroako Azkaratera bazkarirako ogitartekoak hartuta. Ondoren, bazkal ostean, haurrentzako gozogintza tailerra eta margolan saioa izango dira.

Bestalde, aurrera begira, ekainaren 1ean Harri Jaia egingo dute, eta ekainaren 4ean XI. Bedaioko Mendi Martxa izango da, bi ibilaldiarekin: Bat luzea, 23,3 kilometro, Tolosako mendirik altuena gailur eginik, eta bestea familiei zuzendua, 16 kilometrokoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!