Adierazpen askatasunaren inguruan hitz egiteko

Ataria 2017ko maiatzaren 16a

Garden guraso plataformak antolatuta, bihar arratsaldeko 19:30ean, Tolosako kultur etxeko areto nagusian, mahai ingurua izango da adierazpen askatasunaren nondik norakoei buruz hitz egiteko.

Solasaldi horretan parte hartuko dutenak, Lander Martinez, Elkarrekin Podemos taldeko bozeramailea, Garbiñe Biurrun epailea, Martxelo Otamendi Berriako zuzendaria eta Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko diputatua izango dira. Moderatzaile lanetan, berriz, Iker Uson, Baketik fundazioko koordinatzaile tolosarra ariko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!