Tolosa CF maila galtzeko arriskuan

Asier Imaz 2017ko maiatzaren 16a

Tolosa CF vs. Balmaseda 1-2 1 1494856827286
Tolosa CF vs. Balmaseda 1-2 2 1494856834238
Tolosa CF vs. Balmaseda 1-2 3 1494856847071
Tolosa CF vs. Balmaseda 1-2 4 1494856853221
Tolosa CF vs. Balmaseda 1-2 5 1494856859254
Tolosa CF vs. Balmaseda 1-2 6 1494856865617
Tolosa CF vs. Balmaseda 1-2 7 1494856871411
Tolosa CF vs. Balmaseda 1-2 8 1494856878248
Tolosa CF vs. Balmaseda 1-2 9 1494856884501
Tolosa CF vs. Balmaseda 1-2 10 1494856891389
Tolosa CF vs. Balmaseda 1-2 11 1494856898668
Tolosa CF vs. Balmaseda 1-2 12 1494856904524
Tolosa CF vs. Balmaseda 1-2 13 1494856910447
Tolosa CF vs. Balmaseda 1-2 14 1494856917006
Tolosa CF vs. Balmaseda 1-2 15 1494856922734

Azken jardunaldiko partida 1-2 galdu ondoren, Berazubin, azken laugarren postuan amaitu du denboraldia.

Berazubiko harmailak gainezka zeuden larunbatean. Tolosa CF-k ligako azken partida jokatzen zuen etxean, eta maila mantentzeko garaipena beharrezkoa zen. Hiru puntuak galduta, gauzak oso zail jarri zaizkie urdinei. Zuzenean ez dira jaitsiko, baina beste taldeen emaitzei begira egon beharko dute. Ekainean zehar jakingo da ziur Tolosa CF-k hurrengo denboraldian Hirugarren Mailan jarraituko duen, edo Ohorezko Erregional Mailara jaitsiko den.

Ez jaisteko

Hirugarren Maila estatu mailan 18 multzok osatzen dute. Tolosa CF 4. multzoan dago, beste 19 talderekin batera. Beraz, guztira 20 taldeko liga da. Horietatik azken hiruak zuzenean maila galtzen dute: Aurrera Ondarroak, Zallak eta Pasaiak. Goiko lehen lau sailkatuek igoera fasea jokatzen dute, hurrengo denboraldian Bigarren B Mailan jokatu ahal izateko. Tolosa CF lau talde horiei begira egongo da orain, hau da, Alaves B, Vitoria, Durango eta Beasaini. Horietatik bi talde edo gehiago igotzen baldin badira, Tolosa CF-k ez du maila galduko. Lau horietako bakarra edo inor ez baldin bada igotzen, Tolosa CF-k maila galduko du. 4. multzoko lau talde horiek beste 17 multzoko lau onenen aurka jokatuko dute igoera fasean. Ekaina amaieran dena argiturik izango da, baina bidean taldeak kaleratzen joango direnez, litekeena da aurrez jakitea Tolosa CF-ren etorkizuna.

Balmaseda nagusi

Ligako azken partida erabakigarria zen Tolosa CF-rentzat, eta gogotsu ekin zioten urdinek. 20 minutu oso onak egin zituzten, aukera argiekin, baina ez zuten asmatu. Ezustean etorri zen Balmasedaren gola, eta hortik aurrera tolosarrak nahi eta ezinean aritu ziren. Horrela etorri zen Balmasedaren bigarren gola, jokaldi isolatu batean. 0-2-koarekin urdinak lur jota gelditu ziren. Hala eta guztiz ere, partidaren hondarrean etxekoen gola iritsi zen, baina beranduegi zen. Aurrera Ondarroak bere partida irabazterik izan ez zuenez lortu, zuzeneko jaitsiera ekiditea lortu zuten tolosarrek, baina hala eta guztiz ere, partida amaierako aurpegiek maila mantentzea oso zail jarri dela erakusten zuten. Aurkariak ere tolosarrengana gerturatu ziren, animoak eman nahian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!