Kale Nagusiko lokal bat okupatu dute

Ataria 2017ko maiatzaren 12a

Tolosako Gazte Asanbladak jakinarazi duenez, "izaera alternatiboko gune liberatu berria du Tolosak". Arazoei aurre egin eta gazteen behar eta nahiak gauzatzeko beharrezkoak diren proiektuak aurrera eramateko baliabidea dela adierazi dute.

Lokala, Berdura plazaren ondoan dago kokatuta, Kale Nagusiaren erdialdean, eta bertako etxebizitzako beheko solairua da okupatu dutena. Bertan pankarta batean adierazi dute, "gune sozial eta kultural okupatu berria eraiki" nahi dutela.

Iluntzean zehar presentzia poliziala izan da, baina momentuz gazteak gune okupatuan jarraitzen dute. Asteburuari begirako egitaraua ere osatu dute. Larunbat goizean auzolana eta lokal apainketa dute jomugan, bazkaria -norberak bakoitzak eramanda- eta arratsaldeko bostetan lokaleko asanblada irekia deitu dute, Igandean berriz pelikula bat izango dute ikusgai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!