Booktuber lehiaketako hitzordua, gaur, liburutegian

Tolosaldeko Ataria 2017ko mai. 12a, 09:00

Irakuzaletasuna sustatzeko egitasmoak harrera bikaina jaso du nazioartean; euskal booktuber lehiaketa martxan da

Irakurzaletasuna sustatzeko bide berriak jorratzen ari dira han eta hemen, eta Tolosara gaur iritsiko da, azken joera: Booktube.

Nazioartean sekulako arrakasta izan du proiektuak, eta Euskal Herriko gaztetxoak ere animatu nahi dituzte olatu horretara batzera. Horregatik, Booktuberboom lehiaketa antolatu dute, Euskal Autonomia Erkidegoko 14 eta 18 urte bitarteko gaztetxoentzat.

Finean, ikus-entzunezkoen bitartez irakurzaletasuna sustatzea da lehiaketaren helbrua, eta hainbat topaketa egiten ari dira, herriz herri, lehiaketa zabaltzeko. Arrasaten egin zuten lehena, eta Tolosakoa bigarrena izango da, gaur, udal liburutegian, 19:00etatik 21:00etara bitarte.

Liburua eta Youtube lotzen ditu Booktubek, izenak adierazten duen moduan, eta Youtube plataforman irakurritako liburuen inguruko iruzkin eta kritikak zintzilikatzean datza. Bideo horiek jarraitu beharreko irizpideez ariko dira gaur, Booktuber hitzorduan, eta Mattin Zeberio youtuber tolosarra ariko da gomendioak emanez. Lehiaketan parte hartzeko epea urriaren 24an amaituko da.

Hemen duzue ikusgai, Arrasaten, duela aste batzuk egin zuten lehen bilkurako irudiekin osatutako bideoa:

 

 

Eta honako Booktube hau Mattin Zeberio youtuberrak Booktuberboom egitasmorako sortu du, booktube baten eredu gisa:

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!