Esanezina esateko deia, Bizikidetza Forotik

Ataria 2017ko maiatzaren 12a

Irantzu Mendia, Rosalina Tuyuc eta Morena Herrena elkartu zituen, iazko maiatzean, foroak. ITZEA URKIZU

Mahai ingurua antolatu dute, datorren maiatzaren 18an; Juan Aranzadi, Joseba Zulaika eta Aitzpea Leizaola ariko dira.

Tolosako Bizikidetza Foroak hitzordu berri bat prestatu du, Topic zentroaren babesarekin eta Museoen Nazioarteko Egunaren harira: Esanezina esan: mitoa eta errelatoa. Zergatik gertatu zaigu hau guztia? Horixe izango du izenburua, datorren maiatzaren 18an Topic zentroa hartuko duen mahai inguruak. 19:00etan hasiko da, eta Juan Aranzadi Filosofia eta Antropologian doktorea, Aitzpea Leizaola Antropologian doktorea eta Joseba Zulaika Antropologian doktorea. Azken hau Renoko (Nevada) unibertsitateko Center of Basque Studies-eko irakaslea da, eta streaming bidez parte hartuko du saioan. Hiru hizlariak moderatzen eta aurkezle lanetan, berriz, Santi Eraso tolosarra ariko da.

Bizikidetza Foroaren asmoa «elkarrekin bizikidetza egokiagoaren bidean, gai konplexuen hausnarketa gauzatzeko esparru zabalak ahabidetzea» da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!