"Matxitoak sutara" diote letra moreek, eta hipersexualizatutako emakumeen irudia eta txisteak ere zintzilikatu dituzte, "Hau ez da umorea!!!" salatuz. Tolosako Araba etorbideko gazte lokal bat aldarrikapen mezuz margotuta esnatu da gaur.
Tolosako Neska Taldeak TOLOSALDEKO ATARIAri azaldu dio ez dela beren ekintza izan eta, momentuz, inork ez du egiletzarik aitortu.