Arantza Tapiarekin bildu da Olatz Peon, Tolosako alkatea

Tolosaldeko Ataria 2017ko maiatzaren 5a

Epe labur eta ertaineko proiektu estrategikoez aritu dira, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan.

Tolosako Udaleko ordezkari politikoak Eusko Jaurlaritzakoekin elkartu ziren atzo, ekonomia hizpide. Olatz Peon Tolosako alkatea eta Begoña Tolosa Ogasun batzordeko zinegotzia bertaratu ziren jaurlaritzaren egoitzara, eta Arantza Tapia Garapen Ekonomikoaren eta Azpiegituren sailburuarekin izan zuten bilera.

Horrela, epe labur eta ertainera begirako proiektu estrategikoez aritu ziren, erakundeen arteko elkarlanaren harira. Olatz Peonek azaldu duenez, "eskertzekoa da jaurlaritzak duen prestutasuna, Tolosarentzat hain garrantzitsuak diren gaiez hitz egiteko".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!