Auzoak ere kultur emari

Itzea Urkizu Arsuaga 2017ko mai. 5a, 10:05
Agustin eta Jon Artolak aurkeztu zuten egitasmoa.

Tolosako Berazubi Auzo Elkarteak bigarren kultur astea antolatu du; maiatzaren 15etik 21era bitarte izango da.

Iaz antolatu zuten estreinakoz, auzoetatik ere Tolosako kultura dinamizatzeko asmoz, eta egitasmoa errepikatzea erabaki dute, lehenengoaren arrakastatik. Horrela, datorren maiatzaren 17tik 21era bitarte, kultura, gastronomia, kirola nahiz parekidetasuna hizpide izango dituzte.

Atzo aurkeztu zuten egitaraua, eta Agustin Artolak eta Jon Artolak nabarmendu zutenez, azkenekoz aurkeztuko dute kultur astea, auzoko elkarte gastronomikoan: udalarekin akordio bat eskuratu eta gero, Berazubiko Auzo Elkarteak lokal berria izango du auzoan eraiki berri dituzten etxebizitzen azpian.

Berazubiko II. Kultur Astea

Maiatzaren 15a, astelehena, 20:00etan: Edurne Trancho Master Chef saioko lehiakidearen hitzaldia, Tolosa CF plazan.

Maiatzaren 16a, asteartea, 20:00etan: Mahai ingurua kirolaz eta berdintasunaz. Iñaki Artola, Erik Jaka, Nagore Arozena eta Estanis Arsuaga ariko dira. Aukerarik izanez gero, Realeko futbolariren bat ere bertaratuko da.

Maiatzaren 17a, asteazkena, 20:00etan: Jokel eta Ordizia tabernako arduradunek, Edurne Tranchorekin batera, pintxoak egiten irakatsiko diete bertaratuei.

Maiatzaren 18a, osteguna, 20:00etan: Patata tortila lehiaketa.

Maiatzaren 19a, ostirala, 20:00etan: Bakarrizketak eta ipuin kontaketa helduentzat.

Maiatzaren 20a, larunbata:
Goizean: 3x3 futbol txapelketa, alebin eta infantilen mailan. Saritzat Realeko eta Eibarreko kamisetak banatuko dituzte.
19:00: Bertso jaialdia Leidorren.

Maiatzaren 21a: Garagardo festa bazkaria Tolosa CF plazan, DJoas-ek girotuta. Sarrerak erosten dituztenen artean, hiru afari zozkatuko dituzte auzoko tabernetan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!