20.000 erle inguru Usabalen

Ataria 2017ko maiatzaren 4a

Udaltzaingoak Tolosaldeko Atariari jakinarazi dionez, atzo eta gaur artean, 20.000 erle inguru aurkitu dituzte Usabal kiroldegiko atearen aurrean.

Guztiak ere erle arruntak dira, eta lehen lurrean libre bazeuden ere, erlezainak, egurrezko kaxa batean gorde ditu gehienak, eta berak esan duenez, "orain bertan utzi, eta gauean, guztiak bildu ondoren eramango ditugu". Segurtasun aldetik, kiroldegiko sarrera mugatu eta eremu bat itxi badute ere, ez dago inolako eragozpenik bertan sartzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!