Urteroko moduan, Aste Santuko oporraldiaren ondoren hasiko dira Tolosako San Joan eguneko Bordon dantzaren entseguak, ostegun honetan, maiatzaren 4arekin.
Ohiko ordutegia mantenduko dute eta, beraz, 20:30ean hasiko dira entseguak, Usabal kiroldegian, Udaberri dantza taldeak entseguak egiteko baliatzen duen gunean.