Udaberriko lehenengo hondartzako boleibol txapelketa abian

Ataria 2017ko apirilaren 29a

Euskal Herriko lehen hondartzako boleibol indoor pista inauguratu da Tolosan, eta horren harira Tolobolei klubak, Udaberriko I. Hondartzako Bolei Txapelketa antolatu du. Arratsaldeko 17:00etan hasiko dira finalak.

Tolosako Ferialekuan  Gaztela-Leon, Kantabria, Argentina eta Tolobolei klubeko ordezkariak ari dira partidak jokatzen. Diziplina honetako erreferente diren jokalariak eta Tolobolei klubeko ordezkariak ere goizean jokatu dituzte kanporaketak. Borja Linagek eta Jorge Martinek irabazi dute, atzetik Egaña-Pazos eta Lizarazu-Rej izan dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!