Parte hartzeak badu saskia

Ataria 2017ko apirilaren 29a

Joxe Mari Agirre adunarrak irabazi du ATARIA IRRATIko saskia.

Zerkausiko ekoizleen produktuz osatutako saria eraman du etxera, gaur, Joxe Mari Agirre ATARIA IRRATIko entzuleak. Garaian garaiko lurrak emandakoaz gozatuko du, orain, lehiaketan parte hartzearen truke. 

Olatz Aranguren Azpeitiko ekoizlearen eskutik jaso du saskia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!