Hondartzako boleibol txapelketa, ferialekuan

Ataria 2017ko apirilaren 28a

Bihar, apirilak 29, Euskal Herriko lehen hondartzako boleibol indoor pista inauguratuko da Tolosan, eta horren harira Tolobolei klubak, Udaberriko I. Hondartzako Bolei Txapelketa antolatu du, 10:00etan hasita.

Tolosako ferialekuan jokatuko dira partidak, eta finalak 17:00etatik aurrera izango dira. Txapelketan parte hartuko dute, disziplina honetan erreferente diren Gaztela-Leon, Mallorca, Kantabria, Argentina, Eslovenia, Peru eta Irurako jokalariek. Tolobolei kluba ere ordezkaturik egongo da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!