2017/05/02 18:30

Eraikinen ikuskaritza teknikoen gaineko bilera

Kultur etxea, Tolosa

Eusko Jaurlaritzak arautu duenaren arabera, EIT - Eraikinaren Ikuskaritza Teknikoaren agiria izan beharko dute eta udaletxean aurkeztu, Euskal Autonomia Erkidegoko erregistro publikoan sartzeko, ondorengo eraikin hauek:

1. 2017ko ekainaren 27an 50 urte edo gehiago dituzten eraikin guztiek.
2. Adina gorabehera, birgaitzeko eta irisgarritasuna edo energia eraginkortasuna hobetzeko diru laguntzak baliatu nahi dituzten eraikuntza guztiek.

Eraikinak antzinatasun edo urte kopuru hori baldin badu, EIT agiria aurkeztu behar da (Tolosako Udal Erregistroan). Horretarako epea: 2018ko ekainaren 27ra arte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!