2017ko inauterietako argazki lehiaketa

Kamera atzeko onenak, aurrean

Ataria 2017ko apirilaren 27a

'Tolosaldeko Ataria'-n jaso zituzten sariak, lehiaketako irabazleek. JOSU ARTUTXA

Aurtengo Inauterietako Argazki Lehiaketako saridunek jaso dituzte sariak, sariemaileen eskutik

Atzean geratu ziren Tolosako Inauteriak, eta baita argazki lehiaketa ere, baina Aste Santuko oporraldiaren ostean, sariak banatzeko unea iritsi da. Irabazleak jakitera martxoaren 31kako astekarian eman ziren: Josetxo Perez, Olatz Irazustabarrena eta Milagros Garcia de Iturrospe.

Josetxo Perez izan da irabazle nagusia, epaimahaiaren saria eta ataria.eus-eko erabiltzaileen saria eraman ditu. Hortaz bi sari jaso ditu. Alde batetik, Nekatur Nekazalturismo Elkarteak emandako Opari Bonu Orlegia, hau da, bi pertsonarentzako bi gaueko egonaldia, logela eta gosariarekin edo apartamentuan; eta bestetik, lau pertsonarentzako otordu bat Tolosako Bidegoxo jatetxean.

Aurreko bi sariez gain, parte hartu duten Atarikideen artean Lurlan Bistrot-ek emandako bertako produktuz osatutako bi sorta zozkatu dira parte hartu duten Atarikideen artean. Olatz Irazustabarrena eta Milagros Garcia de Iturrosperen argazkiak izan dira zortea izan dutenak.

Esan behar da, argazki lehiaketako albisteek 8.000 bisitatik gora izan dituztela ataria.eus webgunean. Eta guztira 1.040 boto eman dira erabiltzaileen saria lortzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!