Sare plataformak antolatuta, larriki gaixo dauden presoen egoera salatzeko, mosaiko erraldoi bat egin dute, gaur arratsaldean, Tolosako Triangulo plazan. Salatzen dut leloari helduz, irudi honen bitartez, larriki gaixo dauden presoen egoera aldarrikatu dute, tartean, Manu Azkarateren eta Oier Gomez gasteiztarrarena. Gaurkoan, datorren maiatzaren 6ko hitzordurako, bertaratutako herritarrei gonbidapena luzatu die Sare Herritarrak. Egun horretan, eta Gasteizen, preso gaixoen egoera salatzeko mobilizazio nazionala prestatu dute.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?