Nagusien lekuan kadeteak sartu dituzte San Juan Sarian

Ataria 2017ko apirilaren 25a

Tolosa 4 t’erdiko San Juan Saria apirilaren 29an hasiko da. Finalak ekainaren 24an jokatuko dira, San Juan egunean, Tolosako jaien barruan.

Esku pilota txapelketaren aurkezpen ekitaldia iragan ostiraletan egin zuten, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Bertan izan ziren antolatzaileak, babesleak, udal ordezkariak eta protagonista nagusiak: pilotariak.
Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta berrikuntza nabarmen bat izango du. Orain arte, txapelketa hiru mailatan zegon banaturik: jubenilak, etorkizunekoak eta nagusiak. Aurten, ordea, nagusien mailarik ez da egongo, eta euren lekuan kadeteak sartu dituzte antolatzaileek. Ondorioz, pilotari zaharrenak 20 urte besterik ez ditu izango.

A eta B taldeetan banatuta 30 pilotari ariko dira lehian, maila bakoitzean hamar. Partida guztiak Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatuko dira. Lehen jardunaldian larunbat honetan izango da. 11:00etatik aurrera hiru partida jokatuko dira: maila bakoitzetik bat.

Txapelketari hasiera Bobadilla eta Lasak emango diote. Kadeteen ondoren jubenilak etorriko dira: Baztarrika eta Iriarte. Azkenik, etorkizunekoen mailako partida jokatuko da: Elola eta Expositoren artekoa.
Ioritz Egiguren eskualdeko pilotariekin batera, Aranguren, Salaberri, Alberdi eta Zubizarre bezalako izenak agertzen dira kartelean, txapelketa honek duen mailaren erakusle.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!