Emakume abertzale eta feministen VII. topaketak

Ataria 2017ko apirilaren 25a

Euskal Herrian bizi dugun aldaketa feminista izan dadin, trantsizio Feministan berretsiz botere(tze)a du jomuga nagusi Bilgune Feministak.

 

Euskal herriko Bilgune Feministak 15 urte bete ditu, eta hori ospatu eta aurrera begirako urratsak partekatzeko emakume abertzaleen VII. topaketa feministak egingo dira maiatzaren 6an Berriozarren, 'Indar bat gara gu' lelopean.

 

Baina zer da botere(tze) feminista, nola eta zertarako? Topaketetako gaia aurkeztearekin batera tailer txiki bat egingo dute gaur, Tolosako kultur etxean 19:00etan. Bertan, topaketei buruzko informazio guztia emango dute.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!