Osasunak irabazi du harmailetan eta zelaian

Ataria 2017ko apirilaren 22a

II. Nescup Txapelketa jokatu da gaur egun guztian zehar Berazubin. Infantil mailako 10 talde aritu dira lehian, tartean alebinek erakustaldia egin dute. Amaieran, Osasuna nagusitu da, finalean Reala 4-0 gainditu ondoren.

Tolosa CF-k hirugarren postu bikain bat lortu du, Atlhetic-i penaltietara irabaziz, hirugarren eta laugarren posturako lehian. Aurrez, final erdietan, talde urdinak Osasunaren aurka galdu du modu berean, arauzko denbora banako berdinketarekin amaitu ondoren. Hain justu talde gorritxoak txapelketa guztian zehar gol bakarra jaso du, eta hori Tolosa CF-k sartu dio. Harmailetan giro paregabea egon da, batez ere Iruñetik etorritako jarraitzaileek giroa ederki berotu dutelako. Aipatu, finalean, ohorezko sakea Sebas Tolosa CF-eko kideak atera duela, omenaldi moduan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!