Bigarren eskuko azoka, Sahararen alde

Erabiltzailearen aurpegia Josu Artutxa Dorronsoro 2017ko apirilaren 22a

Maiatzak 20 taldeko hainbat kidek antolatuta, Triangulo plazan ospatu dute azoka gaur goizean. Orduak igaro ahala, geroz eta jende gehiago bertaratu da.

Jostailuak, arropa, panpinak, oinetakoak... denetik aurkitu ahal izan dute, gaur goizean, Triangulo plazara hurbildu diren herritarrek. Bertan,saharar familiei laguntzeko, Maiatzak 20 plataformak antolatuta, bigarren eskuko hainbat produktu jarri dira salgai; horrela, urtean zehar egiten dituzten beste ekitaldietako bat burutu dute, finantziazio iturri modura. Bertakoek adierazi dutenez, espero dute, urtero esaten duten moduan, aurtengo udaran, "haur sahararrak etortzen diren azken aldia izan dadila", horrek, guztia bide onetik joan dela adieraziko lukeelako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!