Txotxongiloak eraiki eta biziarazten ikasi

Jon Miranda Labaien 2017ko apirilaren 21a

Topic-en egiten aritu diren tailerrean lanean jardun dute umeek. JON MIRANDA

Asteartetik ostirala arte sei urtetik gorako 16 ume aritu dira Topic-ek Pazko Astean antolatutako tailerrean parte hartzen

Urtero bezala, etxeko txikienek oporrak dituzten egun hauetarako, Topic-eko Pedagogia sailak tailerra antolatu du, «jostagarria eta hezigarria» izan nahi duena. Txikienak txotxongiloak eraikitzen eta hauek biziarazten ikasten aritu dira.

Egun bakoitzean, txotxongilo teknika ezberdin bat ezagutzen aritu dira eta asteartean, adibidez, paperez egindakoak osatu zituzten. «Horrekin identitatearen gaia landu genuen eta gaur, berriz, koreografiak jorratuko ditugu», esan zuen irakasleetako batek. Horretarako, paperezko edalontziak eta tela pusketak baliatuta aritu ziren umeak asteazkenean txotxongiloak egiten. Hurrengo egunetan, esate baterako, itzalekin jolasean ariko zirela iragarri zuten arduradunek.

 


Eraikitako txotxongilo bakoitza bakarra da eta tailerrean parte hartu duten umeek «modu ezberdin batean manipulatzen» ikasi dute. Sei urtetik gorako 16 umek eman zuten tailerrean izena eta ostirala arte jardun dute.

Topic-eko hirugarren solairuan elkartu dira horretarako goizeko 09:30etik 13:00ak arte, txotxongiloak eraiki eta biziarazten ikasteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!