Tolosako langile bat larri zauritu da Astigarragan

Ataria 2017ko apirilaren 20a

Atzo, Hirukoi SL enpresan gertatu zen lan istripua, eta 38 urteko Tolosako gizonezko batek zauri larriak izan zituen.

Antza denez, pabiloian konpontzen ari ziren garabi baten kabina langilearen gainean erori zen. Ospitalera eraman zuten larri langilea eta une honetan bertan dute.

CCOO sindikatuak eman du lan istripuaren berri eta salatu duenez "lan baldintza txarrek urratu egiten dute mikroenpresen langileen osasuna". Gainera, kasu horietan Osalanek eta Lan Ikuskaritzak lan baldintzok kontrolatzea "zaila" duela salatu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!