Manu Azkarate

Manu Azkarate Burgosko espetxean dago

Ataria 2017ko apirilaren 19a

Asteartean Donostian ospatzekoa zen epaiketagatik Zaballara aldatu zuten eta urrutiratu egin dute berriz ere

Joan den apirilaren 11n Alcalatik Zaballako espetxera lekualdatu zuten Azkarate, Donostian asteartean ospatzekoa zen epaiketa dela eta. Ustez ezarritako zigorra urratzeagatik epaitu nahi dute tolosarra eta bere abokatuek astearteko auzi saioan denbora gehiago eskatu zuten defentsa prestatzeko. Atzeratu egin dute epaiketa, maiatzera arte.

Zaballara bueltan, espetxez aldatuko zutela jakinarazi zioten Azkarateri eta iluntzerako Burgosko kartzelara eraman zuten. Handik hots egin ahal izan zien senideei eta sarreren moduluan daukatela komunikatu.

Aurrez, Soto del Realen, Alcalan eta baita Zaballan ere, erietxe moduluan eduki dute gaixotasun kronikoagatik. Presoak senideei jakinarazi dienez, kezka du, ez ote duten Burgosen egun batzuetan edukiko eta berriz ere Alcalako espetxera urrutiratuko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!