Lara Arruabarrenak finala galdu du

Ataria 2017ko apirilaren 18a

Argazkia: @jonartano

Lara Arruabarrena tenis jokalariak ez du 2012an lortutako lorpena errepikatu. Orduan Bogotako Irekia irabazi zuen.

Asteburuan aurtengo edizioaren finala jokatu zuen tolosarrak, baina Francesca Schiavone italiarraren aurrean amore eman beharrean izan zen: 6-4 eta 7-5. Finalak ordubete eta 39 minutu iraun zuen, eta azkenerako Arruabarrenak arazo fisikoekin amaitu zuen, ezker izterrean. Tolosarra WTA zerrendan 59. postuan dago. Schiavone Colombian nagusitu ondoren, 104. postuan kokatu da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!