Aste Santuko oporraldiak eskualdeak bisitari gehien jasotzen dituen egunak direla kontuan hartuta, bisita gidatuak antolatu dituzte Tolosan zehar egiteko. Kuriositatea lagun, ez dago urrunetik etorri beharrik Tolosa ezagutzera; adibidez, Donostiatik etorri da jendea honen berri izatera, baina baita Bartzelonatik ere.
Tolosaldea Garatzeneko turismo sailak, Explore San Sebastian Region turismo bulegoarekin batera, Tolosa ezagutzeko aukera eskaini dute, bisita gidatuak eta gastronomia uztartuz. Bazterrak ikusi ondoren, bertako erretegiren batean otordua egiteko aukera da eskaini dutena.
Oraindik bada aukera:
Apirilak 16, IGANDEA
18:00 Alde Zaharrean bisita gidatua*
Apirilak 17, ASTELEHENA
12:00 Alde Zaharrean bisita gidatua*
18:00 Alde Zaharrean bisita gidatua*
[* Elkargunea Tolosaldea Tour Turismo bulegoan]