Karakolak lasterka

Irati Saizar Artola 2017ko apirilaren 15a

Aste Santuko oporraldia dela eta, karakol lasterketa ospatu dute goizean Trianguloan. Karrera hau egiten 2011n hasi ziren eta urtez urte eman diote jarraipena. 

Etxetik ekarritakoak edo plazan bertan udalak eskaintzen zituen karakolak izan zitezkeen. Hiru mahaitan banatuta bi tandatan, lasterketak egin dituzte parte hartu duten 30 bat karakolek. Mahai bakoitzean irabazle izan denak, 6 guztira, finala jokatu dute. Irabazleak, 100 euroko saria eskuratu du eta bigarren sailkatuak 50 eurokoa, biak Tolosa&Co-n gastatzeko. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!