Txirrindulari bat eta oinezko bat zaurituta, bi istriputan

Ataria 2017ko apirilaren 10a

Araba etorbidean izan da txirrindularia zauritu den istripua.

Tolosan gertatu dira bi istripuak gaur arratsaldean. Biak kotxe banak harrapatu ditu, eta zaurituak Asuncion Klinikara eraman dituzte.

Txirrindulariaren istripua Araba etorbidean gertatu da, 19:00ak aldera. Dirudienez, auto batek harrapatu du txirrindularia. Anbulantzia bertara joan da eta txirrindularia bertan artatu ondoren, Asuncion Klinikara eraman dute.

Beste istripua Iurramendin gertatu da, 18:15ak aldera. Udaltzaingotik azaldu dutenez, dirudienez auto batek bere ispiluarekin pertsona bat jo du zebrabidea igarotzen ari zela, eta lurrera erori da pertsona hori. Oinezkoa ere Asuncion Klinikara eraman dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!