Dantzari txikiak protagonista

Ataria 2017ko apirilaren 8a

Udaberri dantza taldeak antolatutako Dantzari Txiki eta Erromeria egunak eguraldia izan du lagun. Goizean dantzari txikiek hartu dituzte kaleak, Euskal Herriko hainbat txokotako 270 neska-mutil elkartuz. Arratsaldean Plaza Berrian elkartu eta Tolosara etorritako dantza taldeek euren herri edo eskualdetako dantzak eskaini dituzte.

Goizean ibili dira dantzariak kalez kale, eta arratsaldean Plaza Berrian eskaini dituzte dantzak. Tolosako Udaberriko dantzari txikiez gain, Hendaiako Akelarre, Amurrioko Aiara, Algortako Itxartu eta Oñatiko Oñatz dantza taldeetako kideak izan dira gaur, Tolosan.

Gauean, jai giroak ez du etenik izango, eta erromeria izango da Zerkausian. Aurtengo hitzordua berezia da gainera, Udaberri 60. urteurrena ospatzen ari baita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!