Era askotako ardo txuriak bildu dituzte gaur, Trianguloan, Gure ardo txuri txokoa azokan. Galizia, Aragoi, Herrialde Katalanak, Errioxa eta noski, Euskal Herriko ardoen topagune izan da Tolosa Gure Txokoa elkartearen eskutik. Izan ere, duela hamabi urte antolatzen zuten azoka berreskuratu nahi izan dute aurten.