Tolosak badu bere bidaia koadernoa

Itzea Urkizu Arsuaga 2017ko apirilaren 5a

Nerea Letamendia, aurkezpenean.

Turismo gida berria aurkeztu du udalak; neurri txiki eta erosoan, koaderno itxura eman diote.

Fitur turismo azokan aurkeztu zuten lehenik, Madrilen (Espainia), eta herrian plazaratu dute, orain: Tolosak turismo gida berria du, eta bidaia koaderno itxuraz jantzi dute.

Nerea Letamendia turismo eta azoka zinegotziak azaldu du, aurretik argitaraturako gidak gaikakoak zirela, eta bazela Tolosa liburu bakarrean erakusteko beharra. Horrela, historia, festak, ondarea, kultura, eskultura, parkeak, landa eremua, gastronomia, ostalaritza, dendak nahiz informazio praktiko guztia turisten eskura jartzea izan da, bidaia koadernoaren apustua. «Neurri erosoa du, eta eskuz idatzitako koaderno bat gogora dakar». Bide beretik, mapak zabalgarriak ere txertatu dituzte, Tolosan hainbat ibilbide egin nahi dituztenentzat.

Guztira, udalak 6.000 ale argitaratu ditu; 4.000 euskaraz eta gazteleraz eta, beste 2.000, ingelesez eta frantsesez. Tolosaldea Tour bulegoan nahiz Topic museoan izango dira eskuragarri, euro baten truke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!