New Yorkera bidaia zozkatuko du Tolosa&Co elkarteak

Ataria 2017ko apirilaren 3a

Elkartearen Visa txartela erabiltzen dutenek parte hartuko dute zozketan. Bost egunetako eta bi lagunentzako izango da New Yorkera bidaia. Tolosa&Co-k lortu nahi duena da bezeroek Tolosan egin ditzatela beraien erosketak. "Sari erakargarri honekin ea lortzen dugun jende gehiagok Tolosa&Co-ren komertzioetan erosketak egitea", zehaztu du Beñat Led elkarteko lehendakariak.

Promozioa gaur hasi eta maiatzaren 31n bukatuko da. Zozketa ekainaren 16an egingo da, Tolosa&Co-ren egoitzan, notario aurrean.

Tio Teronen semeak taldea

Tolosa&Co elkarteak Tio Teronen semeak taldea ekarriko du Tolosara. Apirilaren 15ean eskainiko dute ikuskizuna, 18:00etan, Trianguloa plazan. Euskal dantza eta euskal musikako beste taldeetan dauden partaideek prestatutako ikuskizuna da. Musika ezberdinarekin dantza berriak sortu dituzte. Ledek gonbidapena egin dio jendeari Tolosara joan eta ikuskizunarekin arratsalde polit bat pasatzeaz gain, egun horretan ere erosketak Tolosako komertzioetan egiteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!