Bi gurpilen gainean

Irati Saizar Artola 2017ko apirilaren 2a

Euria ez da izan aitzakia bizikleta hartu eta Tolosara hurbiltzeko. Gipuzkoako Trialsin txapelketa jokatu da goizean, Tolosako Usabal kiroldegiaren trial zelaian. 

Zaparraden artean eta erabat lokaztuta, baina gelditu ere egin gabe ibili dira parte hartzaileak zirkuitu ezberdinetan goiz osoan zehar. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!