Plaza bat, etorkizuna ukitzeko

Itzea Urkizu Arsuaga 2017ko martxoaren 31

II. Lanbide Azoka hasi da, gaur, Tolosako Trianguloa plazan; eskualdeko lanbide heziketa ikastetxeek beren eskaintza erakutsi diete, DBHko eta Batxilergoko neska-mutilei.

Ikastetxeei begirako saioa izan da gaurkoa, baina horrek ez du herritarren jakinmina itzali, eta asko izan dira, Tolosaldea LHII, Inmakulada, Don Bosco, Fraisoro eta Peñascal ikastetxeetako postuetara bertaratu diren herritarrak ere.

Izan ere, tentagarria da bost esparru profesional eskuetan hartzeko aukera izatea: industria, sukaldaritza, osasun zientziak, ingurumena nahiz kimika. Eta, guztia euskaraz; eskualde askotan ez bezala.

08:00etatik 14:00etara bitarte, Tolosaldeko, Andoaingo eta Leitzako ikastetxeen bisitak izan dituzte gaur, Trianguloko karpan, eta bihar ate irekien goiza izango da, datozen urteetako bidea irekitzear dauden gazteentzat.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!