Korrika 20 -2017-

Lekukoaren lekuko berriak

Itzea Urkizu Arsuaga / Imanol Garcia Landa 2017ko martxoaren 31

Tolosako Herrikide, Laskorain eta Samaniego ikastetxeetako ikasleek Korrika txikia egin dute, gaur, Trianguloa plazatik norbere ikastetxera.

15:00etan egin dute hitzordua, Trianguloa plazan, eta hara bertaratu dira Lehen Hezkuntzako neska-mutil helduenak. Kultur etxeko balkoitik manifestu bateratua irakurri, eta lekuko bana abiatu da: bata Samaniego aldera, eta bestea San Frantzisko pasealekuan gora, Herrikide eta Laskorainen egoitzetaraino.

BatZuk leloa norbere koloreekin margotu, eta astearteko hitzorduaren atariko ederra izan da Korrika Txikia. Guztia, lekukoaren lekuko berriak izango direnei erakusteko, zer nolakoa den munduan hizkuntza baten alde egiten den mobilizaziorik handiena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!