Manu Azkarate

Azkaratek kexa bat aurkeztu dio Espetxe Zaintzako Epaileari

Ataria 2017ko martxoaren 28a

Senideek esan dutenez, pasa den martxoaren 16an «ondoezik sentitu» eta interfonoa erabili nahi izan zuen mediku bat eskatzeko, baina ez zebilen. Presoek zarata sortu behar izan zuten kasu egiteko eta funtzionarioa 50 minutu beranduago iritsi zen.

Manu Azkarate euskal preso tolosarrak Soto del Real espetxean bizi duten egoera salatu du Espetxe Zaintzako Epailearen aurrean. Senideek esan dutenez, pasa den martxoaren 16an «ondoezik sentitu» eta interfonoa erabili nahi izan zuen mediku bat eskatzeko, baina ez zebilen. Presoek zarata sortu behar izan zuten kasu egiteko eta funtzionarioa 50 minutu beranduago iritsi zen. «Funtzionarioa iritsi eta medikuarengana eraman zuen. Medikuak ondo artatu zuen, oraingoan ez zen ezer larria izan, eta izan balitz?», galdetu dute. Azkaratek kexa azaldu dio Espetxe Zaintzako Epaileari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!