Tolosaldeko Giltzarria

[Gutuna] Martxoaren 19ko galdeketa

Tolosako EAJ eta EGI 2017ko martxoaren 28a

Joan den martxoaren 19aren harira, Tolosako EAJk eta EGIk ondorengoa adierazi nahi dute: galdera edozein dela ere, herritarrok adierazteko, esan nahi dugun hori esateko eskubidea izan genuen.

Giltzarriaren ekimena argazki bat izan daiteke, biztanleriak modu naturalean, libre, askatasun osoz erabaki dezakeela erakusteko balio duen keinua, eta zentzu horretan, igandean bozka emateko aukera erabili nahiz erabili ez zutenen aukera txalotzekoa dela iruditzen zaigu.

Argi dago ariketa hauek, partaidetza sustatzearekin batera, guztiz demokratikoak direla, eta oraingo hauek ondorengo galdeketa batzuk ekar ditzaketela. Zentzu horretan, euskaldunok erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarrikapena ariketara eramatearekin bat egiten dugu,Giltzarriaren eskutik etorritakoa horietako bat dela aitortuz.

Herriak ahotsa du, eta pentsatzen duena adierazteko eskubidea duenez, ez da da zilegi euren burua demokratikotzat duenak adierazpena eta herriaren boza islatuko duen ariketa oztopatzea.

Horregatik guztiagatik, igandean egindako kontsulta edo galdeketa, etorkizunera begirako pauso erraldoiago baterako adibide ere izan daiteke, ondorioz, balorazioa guztiz positiboa da.

Herriak bai baitu hitza. Galde diezaiogun, erabakitzeko eskubidea sustatu, azken batean.

Tolosako EAJ eta EGI

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!